Elkano kaleko gure Makillaje Estudioan lanean.
Elkano kaleko gure Makillaje Estudioan lanean.
Ikus-entzunezko eremu guztietan eta ekitaldietan eskarmentu handia duen profesional-talde osoa dugu.
Malguak eta erabakitzaileak gara: Zuk zer nahi eta behar duzun entzuten dugu, zerbitzurik onena eskaintzeko modua aztertzen dugu eta modu arin, azkar eta emaitza onekin eramaten dugu aurrera.
Gure bezeroen egoeretara egokitzeko gai gara: Esaguzu zer behar duzun, non eta nola, eta guk egingo dugu.
Ikus-entzunezko ekoiztetxeen esanetara makillatzen dugu: zinema-filmaketak, telebista, publizitatea, bideoklipak, argazki-saioak. Filmaketa-taldeekin bat egiten dugu Argazkigintzako, Errealizazioko eta Zuzendaritzako departamentuekin koordinatuta.
Ekoizpen-enpresa bazara:
ETB1eko Goazen saioaren 3. denboraldiko azken filmaketa-eguna.
Naroa, Maria Carriedo makillatzen, ekitaldi baterako.
Zure ekitaldi berezietarako makillajea: Emaztegaiak, ezkontzetako gonbidatuak, ekitaldi publikoak, jaialdiak, biltzarrak; Jaiak:
Halloween, Inauteriak eta antzekoak. Gure lokalean, ekitaldiaren lekuan edo bezeroaren etxean.
Ekitaldi berezi baterako makillatu behar bazara:
Ikus-entzunezkoetako makillatzaile-lanbiderako trebakuntza profesional berrientzat: Ikastaro espezializatuak, pertsonalizatuak, trinkoak eta oso praktikoak (benetako praktikak Miramongo EITBko estudioetan).
Ikus-entzunezkoetako makillajea biziki gustuko baduzu eta zure lanbidea izatea nahi baduzu..
Amaia, KARAKTERIZAZIO ikastaroa ematen.