Amaia, Elkanoko estudioan, irakasten.

PRESTAKUNTZA

30 urtetik gorako ibilbidean, geure estiloa eta ikus-entzunezkoetako makillajea ulertzeko eta lantzeko geure modua garatu ditugu. Horren erakusgarri dira gure bezero, lan, sari eta aipamen guztiak.

Gure ezagutza, esperientzia eta grina transmititu nahi dizkizugu. Horretarako, zure eskura jarri dugu SOLERBMAK ESKOLA.

SOLERBMAK ESKOLAk “Ikus-entzunezkoetako makillatzaile” lanbidea beste modu batera ezagutzeko eta horretan sakontzeko aukera ematen dizu: prestakuntza teknikoa, benetako egoeretan lan egitea eta jardutea, jardutea eta jardutea…

IKUS-ENTZUNEZKOETAKO MAKILLAJEA LANTZEN HASTEKO TAILER PRAKTIKOA.

Telebistan, modan, publizitatean eta ildo horretako eremuetan makillatzaile-lanbidean lehen pausoak eman nahi dituztenentzat…

SOLERBMAK estudioan 30 urtetik gora daramatzagu lanbidean, biziki maite dugu eta ezagutzera eman nahi dizugu. Horretarako, tailer atsegina, praktikoa eta trinkoa prestatu dugu, praktikaz betea.

DESKARGATU IKASTAROARI BURUZKO INFORMAZIOA DUEN PDF DOKUMENTUA.

Datei eta prezioei buruzko informazioa jasotzeko jar zaitez gurekin harremanetan.
Pozik erantzungo dizugu.
info@solerbmak.com · Tlf.: 943 42 02 63

Gure IKASTAROETAN ikus-entzunezkoen lantokietan egingo dituzu praktikak, telebistan, filmaketetan, argazki-saioetan…

Amaia, IKUS-ENTZUNEZKOETARAKO MAKILLAJE-IKASTAROKO ikasleekin lanean.

IKUS-ENTZUNEZKOETAN ETA ARTE ESZENIKOETAN ESPEZIALIZATUTAKO MAKILLAJE-IKASTAROA.

Makillatzaile-lanbidea Telebistan, Antzerkian, Musikaletan, Dantzan, Modan eta ildo horretako eremuetan garatu nahi dutenentzat.

SOLERBMAK estudioan makillaje profesionala ulertzeko geure modua transmititu nahi dugu, barrutik, duela 30 urte baino gehiago egunez egun guk geuk bizi dugun eran. Horretarako, ikastaro dinamikoa prestatu dugu, benetako lanen erakustaldiekin eta, horiek ikusita, jarraian jardun eta jardun aritzeko. Sormenezko diziplinaz gain, ikus-entzunezko lan baten filmaketa edo grabaketa prestatzeko beharrezkoak diren alderdi tekniko guztiak aztertuko ditugu.

DESKARGATU IKASTAROARI BURUZKO INFORMAZIOA DUEN PDF DOKUMENTUA.

Datei eta prezioei buruzko informazioa jasotzeko jar zaitez gurekin harremanetan.
Pozik erantzungo dizugu.

info@solerbmak.com · Tlf.: 943 42 02 63