70eko hamarkada… Gure ama·Coro Uriarte “Easo Ederra” makillatzen, Keni lurrindegian
70eko hamarkada… Gure ama·Coro Uriarte “Easo Ederra” makillatzen, Keni lurrindegian
Ikus-entzunezkoen eremuan espezializatutako makillatzaileen familia-enpresa gara: Telebista, zinema, publizitatea, ekitaldiak eta, orokorrean, arte eszenikoak dira gure lan-eremuak. Amaia Bontigui amarengandik jaso genuen lanbidearekiko maitasuna, Konstituzio Plazako Keni lurrindegian, bertan hazi eta ikasitakoak baikara.
Gure lana da gure gaitasun profesionalaren bermea: 1983tik EITBko Miramongo egoitzako makillaje- eta karakterizazio-departamentua zuzentzen, 55 film baino gehiago zuzendari ospetsuekin, besteak beste, Almodovar, Ridley Scott eta Icíar Bollainekin, jaialdiak, era guztietako ekitaldiak…
10 profesionaleko lantalde zabala dugu atzean, eskutik eskura ikasi dutenak gure lan egiteko eta makillatzaile-lanbidea bizitzeko modua: gogo bizia, arintasuna, malgutasuna, erabakitasuna eta emaitza onak.
Egiten jakite hori, lanbidearekiko pasio hori bera transmititu eta irakatsi nahi diegu profesional berriei eta/edo gure eskolaren bidez ikus-entzunezkoetako makillajean espezializatu nahi dutenei.
Karmele Soler: Aitzindari naizenez, sakonki ezagutzen dut lanbidea. Merezidun gisa hasi nintzen zineman lanean. Ikasteko grinez, neure burua trebatu eta onenekin egin dut lan. 60 film baino gehiagotan aritu naiz, zuzendari ospetsuekin, besteak beste, Almodovar, Ridley Scott eta Iciar Bollainekin, 2012an Makillajerik Onenaren Goya saria jaso nuen, Zinemira 2016 ere… Filmaketak, zinema, biziki maite ditut!
Amaia Soler: Karmeleren urratsei jarraikiz, hainbat filmetan aritu naiz berarekin: Noviembre, Airbag, Salto al vacio… Nik ere oinarrri-oinarritik ezagutzen dut ikus-entzunezkoetako makillajearen mundua. Harekin batera hazi naiz. Sortzailea naiz, erabakitasun handikoa, eta horregatik izugarri maite dut karakterizazioa. Ildo horretan, pertsonaia ugari sortu ditut, hala nola Julio Iglesias, Rajoy eta Mario Vaquerizo.
Naroa Soler: Karmeleren eta Amaiaren bidetik egin nuen aurrera, jakina. Makillatzaile izateaz gain, gogoko ditut pertsonen kudeaketa, taldeen koordinazioa eta lanen antolaketa. Neure ardura da gure lantaldearen engranajeak ondo funtzionatzea: zer behar den, non behar den, noiz behar den!
Keni Soler: “Familiako ingeniaria”. Eta, esan ohi denez, ingeniari batek denetarako balio du. Enpresako zenbakiak dira nire kontua. Aurreikuspenak, negoziazioak, koordinazioa. Guztia koadratzea.
Keni, Karmele, Amaia eta Naroa… SOLERBMAK.