Elkano kaleko gure Makillaje Estudioan lanean.

NOLA EGITEN DUGU LAN

Ikus-entzunezko eremu guztietan eta ekitaldietan eskarmentu handia duen profesional-talde osoa dugu.

Malguak eta erabakitzaileak gara: Zuk zer nahi eta behar duzun entzuten dugu, zerbitzurik onena eskaintzeko modua aztertzen dugu eta modu arin, azkar eta emaitza onekin eramaten dugu aurrera.

Gure bezeroen egoeretara egokitzeko gai gara: Esaguzu zer behar duzun, non eta nola, eta guk egingo dugu.

IKUS-ENTZUNEZKOETAKO MAKILLAJEA

Ikus-entzunezko ekoiztetxeen esanetara makillatzen dugu: zinema-filmaketak, telebista, publizitatea, bideoklipak, argazki-saioak. Filmaketa-taldeekin bat egiten dugu Argazkigintzako, Errealizazioko eta Zuzendaritzako departamentuekin koordinatuta.

Ekoizpen-enpresa bazara:

  • Lantalde eraginkorrak eta adituak eskaintzen dizkizugu.
  • Filmaketan dituzun behar guztiei erantzungo diegu: ordutegiak aldatu eta malgutzea, filmaketa-egun gehiago,…

ETB1eko Goazen saioaren 3. denboraldiko azken filmaketa-eguna.

Naroa, Maria Carriedo makillatzen, ekitaldi baterako.

EKITALDIETARAKO MAKILLAJEA

Zure ekitaldi berezietarako makillajea: Emaztegaiak, ezkontzetako gonbidatuak, ekitaldi publikoak, jaialdiak, biltzarrak; Jaiak:
Halloween, Inauteriak eta antzekoak. Gure lokalean, ekitaldiaren lekuan edo bezeroaren etxean.

Ekitaldi berezi baterako makillatu behar bazara:

  • Kalitate handiko emaitzak eskaintzen dizkizugu, iraunkorrak eta lehen mailako produktuak erabilita.
  • Zure egoerara egokitzen gara, zarena zarela, emaztegai, aktore, modelo, pertsonalitate publiko,…
  • Zure etxera edo hotelera joango gara, edo ondo egokitutako gure lokalera etor zaitezke, Donostiaren erdigunera (Elkano kalera).

PRESTAKUNTZA

Ikus-entzunezkoetako makillatzaile-lanbiderako trebakuntza profesional berrientzat: Ikastaro espezializatuak, pertsonalizatuak, trinkoak eta oso praktikoak (benetako praktikak Miramongo EITBko estudioetan).

Ikus-entzunezkoetako makillajea biziki gustuko baduzu eta zure lanbidea izatea nahi baduzu..

  • Lanbidean lehen pausoak emango dituzu praktika trinkoen bidez
  • Ikus-entzunezkoen eremu jakinetan espezializatutako prestakuntza eskainiko dizugu: Zineman, Telebistan, Publizitatean, Argazkigintzan, Telesailetan, Antzerkian…
    + INFORMAZIO GEHIAGO

Amaia, KARAKTERIZAZIO ikastaroa ematen.